Euskal IrakasleON Sarea

Donostiako Manifestua irakurriz bukatu dugu Konpetentzia Digitalari buruzko Udako Ikastaroa, Euskaraz lan egiten dugun IrakasleON Sarea bultzatzeko. Honela dio:

Donostiako Miramar Jauregian, 2016ko Uztailaren 20an, Udako ikastaroaren amaieran, #DSS2016an Europako Kultur Hiriburuan,  MANIFESTU hau egiten dugu, bertan parte hartu dugun irakasleok:

  1. Euskal Herrietako eskola, ikastola, institutu eta ikastetxeetan ikasleen konpetentzia digitala garatu nahi dugu, XXI. gizaldiko gazteak oinarrizko Kultura Digitalean egokiro prestatuak izan daitezen, herri honen etorkizuna beraien eskuetan egongo delako; Euskal Herriko 7 herrialde fisikoetako eta Zortzigarren Lurralde birtualeko hiritar osoak izan daitezen nahi dugunez, beraien heziketan
    1. ezagutzaren gizartean pertsona oso,
    2. informazioaren garaian langile kreatibo, produktibo eta kritiko, etengabeko ikasle sentitu daitezen bizitza osoan zehar eta
    3. gizarteko partaide aktiboak izan daitezen, bizitza analogikoan eta presentzialean lehendabizi, baita DIGITALki ere, era arduratsu batean, aldarrikatzen dugu.
  2. Irakasleak horretarako ONgi prestatuak egon behar garela eta gure ikasgaiak ONdo jantzita egon behar direla badakigu: TPACK ereduak dioen bezala, Teknologikoki, Pedagogikoki eta Jakituri egokiez noski.
  3. SAREAN ikastea eta sarean ekoiztea esanahi zabalean interpretatu nahi dugu: KOnektatuta eta inter-aktiboki ikasteak dimentsio berri bat irekitzen diolako pertsonari eta erakunde ezberdinei baita; eta ahalduntze horren ñabardura guztiak aprobetxatu nahi ditugulako gure ikastetxeak KO-operatiboki KOlaboratzen egon daitezen nahi dugu, pertsona bakoitzari sareak eman dakizkiokeen ahalmenak erabili ditzan bere ONerako eta denon aberastasuna garatzeko.
  4. GU irakasle eta hezitzaileok ere AHALduntze digital hori sentitzen dugulako SAREAN lan egiteko adierazpen hau egiten dugu:
    1. AHAL dugulako, gaur egun dauzkagun baliabideekin, nahiz eta hobeak eskertuko genituzkeen ere…
    2. NAHI dugulako profesional konprometitu bezala herriarekiko sentitzen dugun ardurari erantzutea eta
    3. BEHAR-beharrezkoa dugulako egungo marko kurrikularrak halaxe eskatzen digulako, g egokiak erabiltzea pertsona osoak garatzeko, Derrigorrezko Hezkuntzaren ondoren

Eta denontzat ONa izango delakoan, ikasle eta irakasleontzat, guraso eta hezitzaileentzat, hiritar guztientzat, Euskal Irakasleon Sarea bultzatzera animatzen gara:

OPAROA eta EMANkorra izan dadila!

Donostian, Europako Kulturaren Hiriburuan

2016ko Uztailaren 20an

Anuncios

Un comentario en “Euskal IrakasleON Sarea

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s