Uztailaren 20an ikasleen Konpetentzia Digitalak lantzeko proposamenak aztertuko ditugu honako saio hauetan:
- “Ikasleen Konpetentzia Digitala Heziberri Curriculumean” Berritzegune Nagusiko Xabier Mujikarekin.
- “Konpetentzia Digitalak ikasleen eguneroko ekintzetan” Ikastolen Elkarteko Josune Gerekarekin.
- Saio praktikoa taldetan «Konpetentzia digitalen txertaketa sekuentzia didaktikoan» Xabier eta Josunerekin. Materialak eskuragarri hemen
“Konpetentzia Digitalak gelan, ikastetxean eta hiritarrengan: Praktika ONak.” esperientzi-mahaian izango ditugu ikastetxe ezberdinetako irakasleak:
- Andeka Larrea, San Adrian Institutuko ikasketa Burua
- Juan Villar, Urnietako Egape Ikastolako irakaslea
- Josune Lopetegi Irazustabarrena, Beasain Institutuko Zuzendaria
- Idoia Goikoetxea Aierbe, Beasain institutuko Ikasketa Burua
BUKAERAN abestuz bukatzeko proposamena zegoen, DILIN DALAN GURE ESKOAN zortziko txikian bertsoak eginez, edo/ta MANIFESTU bat irakurtzen (akaso denon atxekipena lortzen duena) eta Euskal Herrietan zehar, zazpi fisikoak eta zortzihgarren birtualean, zabaldu dezakeguna 😉
PartaideON Balorazioak eta etorkizuneko espektatika jasotzeko INPRIMAKIA ere sortu dugu: denon ekarpen eta iruzkinekin jarraituko dugu Euskal IrakasleON sarea josten 😀